2020(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

ESAN, BERRIZ ESAN

Atzo, otsailak 27, Tolosa/Ordizian egiten den AHOZ AHO2020 Ahozkotasunaren jaialdia aurketu zen Donostiako KM kulturgunean. Euskal Herrrian egiten diren kontaketa hiru jaialdietatik (Bilbon eta Donibane Lohitzunen beste biak) zaharrena eta oparoena. Bertan kontalari euskaldun ugari parte hartzeaz gain, gure mugetatik kanpokoak etorri izan dira ere, Espainia, Frantzia, Kongo, Belgika, Kuba, Portugal, Katalunia, Galiza, Uruguai... Gainera Kontaketa lehiaketa egiten da eta azken urtetan Urrezko Kalabaza saria ematen da kontagintzan zein ahozkotasunean aparteko lana egindakoei. Egungo Euskal kontagintzaren erreferente nabarmenena dugu Jaialdia. 
Ba, badirudi hedabideentzat honek guztiak ez du inongo garrantzirik, izan ere, atzoko prentsaurrekora bakar bat ere ez baitzen agertu. Inor ez! Kulturaren gainean dauden ezjakintasuna eta estereotipoak hedabideetan badirudi ere egunean daudela, kontalaritzaren kasuan behintzat. Gero, tarteka, egingo dute ipuin kontalariak umeentzat bakarrik ez dira ezta?, galdera madarikatu hori, orain dela 30 urte bezalaxe. 
Euskal kulturak denboran barrena zerbait kontserbatu badu, eta oinarritzat izan duen osagai garratzitsuenetako bat izan badu, hori, hain zuzen, ahoz aho transmititutako ipuinak, istorioak, legendak, mitologia eta kondairak dira. Euskal imajionarioaren eraikitzaile oinarrizkoetako bat. Euskaldunok ahozkotasunaren transmisioan jaso ditugu jakinduria eta ezagutza asko eta asko. Gure hizkuntza, historia, pasarteak, tradizioak... Ahozkotasunak iraun arazi gaitu euskaldun denboran barrena. Eta egungo euskal kontagintza iturri horretatik edaten du, eguneratuz, aberastuz, etorkizunerako bidea zabalduz, imajinario berriak eta eboluzionatuak eraikitzen lagunduz, proposamen artisko desberdinak kaleratuz. Kontalaritzaz aritzerakoan, hau guztia kontuan ez hartzea,  bazter bidera bultzatzea da, gure kulturari traba, beste bat, jartzea da. 
Zorionez, AHOZ AHO bezalako ekimenek euskal kontalaritzaren tradizioa eta eboluzioa mantentzen jarritzen dute, hedabideei axola ez bazaie ere.
Euskal sorginen ipuinetan agertzen den esaera zaharrak dioen moduen: Izan zirelako gara, garelako izango dira. Eta hala bada, hala bedi.

iruzkinik ez: