ISTORIO KALETARRAK

Kentucky-ko arratoi frijitua

Behin emakume bat harrotasunez ari zitzaien bere lagunei ezkon eraztuna erakusten; eta barruan zeukan inskripzioa erakusteko kendu zuenean erori eta estoldatik behera joan zitzaion. Lagunek ikaraturik ikusi zuten nola arratoi handi batek irensten zuen.

Handik denbora batera, emakume hori oilasko errea ematen zuten leku batean ari zen bazkaltzen, eta haragi puska bati hozka egiterakoan zerbait gogorra sumatu zuen, galdutako eraztuna hain zuzen!

Gorpua kupelean
Orain dela urte batzuk, lagun baten aitak etxe handi bat erosi zuen Bodmin Moor herriko erdialdean, garai bateko etxea georgiar eta erregentzia estilokoa, nekazari etxe batena izandako lurretan eraikitakoa.
Soto handian dozena erdi bat kupel handi topatu zuten. “Ene jainkoa!- esan zuen amak-. Erditik moztu eta laranjondoak landatu ditzakegu bertan”.
Kupelak erdibitzen hasterakoan konturatu ziren bat ez zegoela hutsik; orduan tente jarri eta ondoko taberna batean hura irekitzeko behar zena eskatu zuten. Sotoa jamaikar lurrin gozo batekin bete zen.
“Rona da, alajainkoa!”, esan zuen aitak. eta halaxe zen; beraz, kupela erdibitu aurretik bertan zeuden ia ehun eta berrogeita hamar litro ron haiek gozatzea erabaki zuten.
Urtebete geroago, ron pontxe litroka edan eta gero, gero eta zailagoa zen ron gehiago ateratzea kupeletik, ahaleginak egin arren. Orduan erditik moztu zuten eta barruan ederki kontserbatutako gizon baten gorpua aurkitu zuten.

Kolonietan hiltzen zen jendea eta bere sorlekuan lurperatuak izan nahi zutela eskatu zutenak, likore baten barruan bidali ohi zituzten, kontserbaziorako gatzura baino askoz ere hobeagoa omen zelako.



Doberman zintzur trabatua


Lagun batzuk elkarrekin ari dira afaltzen etxean eta txakurren kontuekin hasten direnean beraietako batek istorio hau kontatzen die:
Ene! Ez duzue istorio hau sinistuko. St Paulen bizi den nire ahizpak kontatu zidan, bakarrik bizi zen bere auzoko emakume alargun bati gertatu zitzaiona. Emakume hark Pinscher Doberman bat zeukan, alde batetik laguntza emateko eta bestetik segurtasunagatik ere. egun batan emakume etxera heldu zen eta ikusi zuen txakurra gomito larrian zegoela. Zerbait zeukan trabatu eztarrian eta ezin zuen bota. Emakumea orduan albaiteroarengana eraman zuen itoko zenaren beldurrez.
Albaiteroak esan zion: “Zaude lasai, eztarrian zerbait trabatuta dauka besterik  eta atera egingo diogu.  Baina hobe duzu etxera joan bitartean ez baitakit zenbat denbora emango didan lan horrek”.


Emakumea etxera joan zen eta sartzen ari zela, telefonoak jotzen du. Erantzun eta albaiteroa zen. “Ez egin galderarik, polizia zure etxerako bidean da. Irten zaitez etxetik ziztuan!” Emakumeak ez dauka ideia zipitzik gertatzen ari denarekin, baina agindutakoa bete eta etxetik irteten da. Polizia berehala heldu da eta segituan beheko sotora doa, txakurra bertan egon delakoan; eta hantxe topatu zuten tipo bat schok egoeran, erabat zorabiatuta eta esku batean hiru hatz faltan zituela. Etxean sartutako lapur bat zen.

iruzkinik ez: