2010(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena

Koldo ameztoy arakneren mitoa kondatzen

Koldo Ameztoy Arakneren mitoa kontatzen digu oraingoan, hainbat musikari eta akrobata batekin. Euskal kontalaritzan ezinbesteko erreferentzia izaten jarraitzen du, kontalaritzaren hamaika bide ezberdin jorratuz.

Arachnée... sur la toile

Voilà qui était tentant : mettre Arachnée sur la toile...
C'était à l'automne dans le cadre des Rencontres en Vasconie qui réunissaient la Compagnie Lagunarte et le collectif ça-i, avec Koldo Amestoy, Serges Mahourat et de nombreux musiciens. Koldo racontait la légende d'Arachnée... Avec lui, suspendue à sa corde-fil, la trapéziste Laetitia Vieceli. Le décor projeté est de Coline Hateau.
Photos : collectif ça-i





2010(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

Liburu bidaiariak


Bada Kolonbian maisu bat astoa hartuta inguruko etxaldeetara abiatzen dena. Astoa uhaletik helduta mendiko bidezidorretan barrena doa. Astakeri galanta egiten du maisu honek irtenaldi horrekin. Astoak daraman zama banatan txartela dago idatzita: Biblioburro. Ezjakintasunaren irudirik zabalduena, artaburukeriaren metafora unibertsalena, kirtenkeriaren haragitze mundiala, astoa, ezjakintasunaren aurka, artaburuak burua besterik izan ez dezan, kirtenkeriak kirtenetik heltzeko liburuz gainezka doa bidezidorretatik barrena. Haur eta helduak zain daude. Maisuak zuhaitzaren azpian zabaltzen ditu liburuak eta ondoren nahi duenak aukeran dituen liburuetatik gustukoena hartuko du. Bitartean maisuak liburuez mintzatzen da. Handik ordu batzuetara, astoa berriro zamatu eta etxera itzuliko da maisu ibiltaria bere Asto-liburuzalearekin. Etxean ehunka liburu ditu kaxatan gordeak; haiek antolatzeko ez astirik ez lekurik. Ez dute luze iraungo ordea biltegian, laster asto gainean igoko baitira beste batzuk, bidetan barrena letrak barreia daitezen.

Parkeko banku batean liburu bakartia dago. Ahaztuta, akaso. Inor ez dabil inguruan. Norbait eseri eta kuriositatez liburua gainetik begiratzen du. Denbora pasaz edo, irakurtzen hasten da. Denbora gutxian erabat sartuta dago narrazioan. Etxera joan behar eta liburua berarekin eramaten du, ezin baitu istorioa nola amaitzen den jakin gabe liburua abandonatu. Bi egunetara banku berean uzten du. Handik gutxira paseoan dabilen pertsona eseri egiten da. Liburua ikusten du. Gainetik begiratzen du.

Santiago Alba idazleak zioen, Mikelazulo Elkartean egindako gosari-hizketaldian, egun gauzen balioa galtzen ari garela, balioa ez balorea. Berehala baztertzen omen ditugu gauzak, zahartzeko aukerarik eman gabe. Ez dugu hartzen denbora gureak egiteko, gure bizitzaren parte izateko. Zaharra kondenatua dago; urtaroka banatzen eta erosten ditugu arropak; gure ipurdiaren forma hartzeko astirik eman ez diogun aulkia modaz pasa arazten dugu azkar. Eta liburuek ez dute hilabete ematen liburu-dendetako erakusleihoan. Papera pantailagatik ordezkatzen dugu berritasunaren izenean. Liburua hautsa eta leku gehiegi hartzen duen gauza da. Eta udal liburutegiak ikastegiak bihurtzen dira azterketa garaian. Liburua ez da, ordea, objektu hutsa. Liburuak pertsonen pentsamenduen gordelekua dira, eta zentzu bakarra hartzen dute beste pertsona batek irakurtzen duenean. Liburua pertsonen azalpena da, ona edo txarra; onerako edo txarrerako. Liburuak beste norbaitekin jartzen gaitu harremanetan, harreman intelektualean. Eta pentsamenduak denbora behar du. Denboran beratzea.

Liburutegi bat ezin da izan gordeleku hutsa. Objektuen pilatzailea. Asto gainean bidezidorretan doan bidaiaria behar du izan. Banku batean kuriositatearen grina pizten duen liburu ahaztua. Denborari denbora ematen dion etxea. Pentsamenduari lau hormak kentzen dizkion igeltseroa.