AIPAMENAK



Az Liburu eta Disko Azoka 12 2010eko abenduaren 3a, barikua Anboto Aldizkaria



“Jendarteak sexu harremanak nola
ikusten dituen islatzen dute ipuinek”

Zertaz dihardu ‘Maitasunaren arbola’ istorioak?

Adan eta Evaren beste bertsio bat dela esango nuke. Pertsonak nondik gatozen azaltzen du; nola izan zen lehenengo aldia. Harreman hori kontatzen du, eta istorio polita da.



Erotikoa dela esan genezake? Zer da istorio erotiko bat?


Zer da erotismoa? Bakoitzak ideia bat izango du; badirudi erotismoa dela sexuaren sublimazioa, pornografia, narraskerietan ibiltzea, gimnasia hutsa... ez dakit, baina azken finean, ni heltzen naizen konklusioa da bost axola zaidala zer den erotismoa, eta garrantzitsuena dela nolako harremanak egiten diren. Eta hor dago jolasa eta imajinazioa; burura zer irudi etortzen zaigun, zer desio pizten diren guregan. Pertsona bakoitzak bere erara biziko du, eta kultura bakoitzak ere bere eredua izango du grina pizte horretan.


Hainbat lekutako kulturetako istorioak batzen ibili zara. Zer topatu duzu?

Nik topatu ditudan gehienak indigenen kulturetan topatu ditut. Amazonian, Afrikan, inuiten kulturan... Hemen ere badaude, baina askoz leunagoak, finagoak dira; gauza narratsagoak eta ebidenteak topatzea ez da hain erraza. Hemen ez duzu topatuko Amazonian bezala 200 metroko zakila daukan tipo baten istorioa...


Gaia mozorrotu egin da batzuetan?

Azken finean, sexualitatearen kontua pertsona guztien kezka da; pertsonen arteko harremanak kultura guztietako tradizioan kontatu izan dira. Askotan erreprimitua izan da. Interesgarria da niretzat ikustea jendarteak zer garrantzia eman dion, erlijioak zer garrantzia eman dion... Erreprimitu egin denean, jendea kontrolatzeko ahalegina egon da... Hori guzti hori ipuinetan islatuta dago. Beste kulturen istorioetan gure kulturarekin bat ez datorren eskema topatu genezake, baina, aldi berean, zerikusia daukana. Interesgarria da hori ikustea, elikatzea bezala, bizitzaren parte garrantzitsua delako sexualitatea.

Zer esan zenezake euskal tradizioari buruz?

Gurean ez da hain erraza izan istorio horiek intimitatetik eremu publikora pasatzea. Mirandek- eta Igela aldizkarian bildutakoak badauzkagu, baina hor dauzkagu tabuak, intimitatea... eta ez da hain erraza izan horiek lantzea eta, zergatik ez, horrelako gauzekin barre egitea.


Sortzaileek zer bilatzen duzue istorio erotikoak kontatzerakoan?

Nire kasuan, gogoeta egin araztea nahi dut. Sexu harremanak pertsonen arteko harremanak dira azken finean, eta hor tabuak, gaizkiulertuak... denetik dago. Istorio batzuk entzutean sorpresa hartu dut, eta sentsazio horiek transmititu nahi izaten ditut. Eta jolastea. Azken finean, sexu harremanak jolasa dira. Jolastera zoazenean ondo pasatzera zoaz. Ipuin kontalaritzan ere jolas hori dago; jolasa eta imajinazioa behar dira. Sexu harremanetan jolasa behar dugu, eta imajinazioa ere bai. Azken finean, ez dago imajinazio gabeko jolasik.




martes 7 de diciembre de 2010

Aurten bero hasi da Durangoko azoka. Joxemari Carrere-ren "Maitasunaren arbola" ipuin-konferentzia epela izeneko inaugurazio ekitaldiaren bidez, negu hotz honetako tenperatura piztu zuen narraitzaile gipuzkoarrak.Ahozko narrazio erotiko zahar bat abiapuntutzat hartuz, Carrere-k erotismoaren zergatia eta jatorriaren inguruko galderak mahaigaineratu zituen.
Narratzaile honen helburua azken finean erotika narrazioan definitzeko modua aurkitzea da. Maitasunaren arbola aspaldi zaharreko Afrikako istorioaz aparte, beste ipuin batzuei buruz aritu zen Carrere inaugurazio ikataldian, guztietan pertsona humanoek sexu kontuak nola kontatu izan dituzten adierazgarri: "orduan eta orain; han eta hemen. Maitasunaren arbolara zergatik batzuk besteak baino gehiago itsatsiak dauden jakiteko, istorioa entzun behar, ezinbestez".

Publicado por Nerea Arcelus en 12:14

www.lurretikozen.blogspot.com




Erotismoa ala txokolate jana
Lar, 2010/12/04 - 8:13pm — admin
·         Kultura
http://www.durangokoazoka.com/albisteak/gr_19IMGP0762.JPGJoxemari Carrere idazle "gipuzkoar-bizkaitarrak" (hala esan du berak) Durangoko Azokaren irekiera ekitaldi irreberentea egin du gaur. 45. Azokaren irekiera hitzaldiaren ardura izan du "Maitasunaren arbola" ipuin konferentzia epelarekin. Hantxe, Elkartegiko areto nagusia gorarte beteta zela, barre algarako jarri ditu agintari, kulturzale, euskaltzale eta gerturatutako herritar guztiak. "Zer da erotismoa?" galdera bota du hasteko; "tik-tak, tik-tak… ez da galdera erretorikoa; pentsatzeko galdera da", esan du, baina erantzunik jaso ez duenez, "ez dakigunez zer den, sexuaz hitz egingo du". Eta halaxe ekin dio Olinpo, Grezia, Paradisua eta Afrikako gizakiaren sorreraren aintzinako historiak kontatzen eta hara elkartutakoak ilustratzen.
Eros, erotismoa, erosioa, eroa…
Penia eta Kronosen gau zoro baten ondorioz sortu zen Eros.
Eta, "kanpai jotzea" figura estilistikoa dela ere azaldu du Carrerek.
Hori guztia, txokolatea jaten amaitzeko. Tartean, kirolaren, futbolaren, erotismoa eta Jainkoaren, Maradonaren, eskua ahaztu gabe, noski!
Irekiera ekitaldi beroa, goxoa, eroa egin du idazle, ipuin kontalari eta antzerkigileak.
Aurretik, bestelako tono serioagoan, agintariak aritu dira. Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, "Durangokoa ez da urteko egun guztietan ikusten denaren isla, baina beharrezkoak dira horrelakoak ere, eta aintzak hartzekoa da Azokan daukagun erakar ahalmena". "Euskara ohiko hizkuntza izango dutenen arnasgunea zaintzea beharrezkoa delako".
Hala, Auzmendik, profesionalen azoka bat defendatzen dutenen aurrean eta kontsumismoa sustatzen duen azoka dela diotenen aurrean, "azoka herrikoia" aldarrikatu du, "bilgune kulturala delako Durangoko Azoka".
www.euskalerria.info





DURANGOKO AZOKA
Munduaren eta erotismoaren sorrera, Carrereren ahotik

Amaia EREÑAGA | DONOSTIA
Inaugurazio ekitaldiak, politikariak tartean badaude behintzat, nahiko astunak izaten dira, hori aitortu beharra dago. Durangoko Azokako inaugurazioek, ordea, bestelako «ukitua» izaten dute. Politikariak egon badaude -Lakuako zein Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundietako ordezkari nagusiak ikusi genituen atzo-, eta, beste aitorpen bat, batzuetan politika arloko gizon eta emakumeek une bitxiak eskaintzez dizkigute: Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusiak, esaterako, frantses perfektu batean mintzatu ostean -Victor Hugoren esaldi bat ekarri zuen gogora: «Euskal hizkuntza aberri bat da»-, aurrean zuen Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lourdes Auzmendiri Lakuak euskal kulturarekiko duen jarrera aurpegiratu zionekoa.
Bitxiagoa, eta dibertigarriagoa nola ez, Jose Mari Carrere aktore eta ipuin-kontalariak jarraian eskaini zuen «hitzaldia». Aurtengo Azokak erotismoa du ardatz, eta aktore gipuzkoarrak -barka gaitzala, baina une batzuetan Buenafuente ekarri zigun gogora; atzoko saioan erakutsi zuenez behintzat ez dio umorista katalanari inbidiarik izan behar- erotismoa nola «sortu» zen «erakutsi» zien bertan zirenei. Greziar mitologiaren «etxeko» bertsioa egin zuen, kalimotxoarekin mozkortuta zegoen jainkoa (Poros) eta hartaz aprobetxatzen den emakumearen (Penia) elkartzetik Eros jaio omen zelako («Eros: erotismoa, erosioa, eromena»). Baina beste kultura batzuetara jo zuen ere, egiptoarrera -«kanpai jotze batetik gatoz guztiak», Ra jainkoarena alegia- eta, nola ez, kristaura, non Adan lizun batek artaldeko ardiak erdi zoratu zituen; Eva agertu arte, noski.


GARA 2010-12-5