2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

MAITASUNA


mierda san valentin bilaketarekin bat datozen irudiakOhikoa izaten da maitasun istorioak kontatzeko eskatzea. Kontalariok geure errepertorioan denetatik izan behar dugu, beldurrezkoak, abenturazkoak, barregarriak, eta maitasunezkoak. Ordea, zalantza dator maitasunaz ulertzen denarekin. Zer nahiko du kontatzea maitasun ipuin bat eskatu duenak? Zer ulertzen du berak eta zer ulertzen du norberak? Zer da maitasun istorio bat? Behin, ordu txikitan, Oiartzungo festetan nengoela txosna batean zerbeza bati helduta, gerturatu zait gazte bat eta, aprobetxatuz berarekin zegoen neska komunera joan dela, eskatu dit ipuin polit bat kontatzea, gero berak neskari kontatzeko, harekin elkartu nahi baitzuen. Nire barnean zoriontasunaren garra piztu zen, kontalaria izateak zentzua hartu baitzuen eskaera horrekin. Bat kontatu nion, ez zuen konbentzitu, beste bat, ezta ere, beste bat… Neska heldu da eta hortxe nengoen ni txozna batean, ordu txikitan, bikote gazte bati istorioak kontatzen, euren istorio ederra izan zezaten. Joan ziren besarkatuta, eta ni zerbeza besarkatu nuen berriro.

Maitasun istorioa izan zen hura? Maitasun ipuinak izan al ziren beraientzat? Segur aski halaxe izango ziren, hala espero dut behintzat; baina ez hain zuzen ipuinak halakoak zirelako, horrela bizi izan zutelako baizik. Lekurik ez-erromantikoenean sortutako une majiko batek maitaleak sortaraz ditzake. Maitasun hori desager daiteke agian, ez ordea unea. Eta une hori ez da sortuko egun jakin batean, merkatuak maitasuna ospatu behar dela ezartzen duenean. Hori, beldurrezko ipuina da.

iruzkinik ez: