2017(e)ko abuztuaren 14(a), astelehena

GOGOAN

Markinara ipuinak kontatzera joan eta saioaren aurretik taberna batean sartuta trago bat hartzeko asmoz tabernari gazteak: “Zu nire gelara etorri zinen ipuinak kontetan”. Urte batzuk joan dira ordutik baina gazte horrek oraindik gogoan du kontatutako ipuinetako bat. “Neska bat bidearen kurba batean agertu zela edo halako zerbait gogoratzen dut, ez dakit zergatik baina ipuin hori geratu zitzaidan gogoan”. Leienda urbanoak kontatuko nizkien segur aski, istorio hori gogoratzen badu. Ezaguna da oso leienda hau. Tipo batek errepidean gora doala, neska bat hartu du bidean eta kurba itxi batera heldutakoan neska kontuz hartzeko esaten dio. Gidariak albora begiratu eta neska desagertu egin da. Eta kasualitatez, Markinarako bidean, Itziarrera igotzen nindoala, ipuinaren bertsioetako batek aipatzen duen kurba horretatik pasa naiz. Pasatakoan istorioa etorri zait gogora; eta, hara non, handik gutxira zuritoak atera dizkigun gazteak aipatu du.

Nonbaitera ipuinak kontatzera joan eta gero, maiz pentsatu izan dut zer nolako arrastoa utziko dituzten istorioek. Eraman ote dute, bat bederen, ipuinetako bat gogoan? Eta zergatik ipuin hori? Tabernari gazteak ez zuen ondotxo gogoratzen ipuina, ez zekien ezta ere zergatik haur denboran entzun eta oraindik oroimenean gorde duen. Bitxia da gure oroimenak egiten dituen aukeraketak. Eta bitxia, bidean istorio hori gogoratu nuela, handik ordubetera urte batzuk lehenago entzundako norbait gogora araztea. Konexio magikoa. Nola ez maite kontalaritza.

iruzkinik ez: