2011(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Um Porto de Contos





Ipuin jaialdiak ez dira ipuin saio zerrenda hutsak. Kontalariontzat behintzat. Elkarketak ere badira, eta ezagutza bideak. Ipuin kontalaritzak beharrezkoak ditu jaialdiak, beharrezkoa baitu ezagutzera eman bere burua. Kultur politiken bazterretan murgildu arazten duten aktibitate sortzailea oraindik jarraitu behar du ia ia baimena eskatzen bere burua agertzeko. Baina sasi guztien gainetik
eta laino guztien azpitik, ipuin kontaketen jaialdiak zabaltzen ari dira han
eta hemen, eta bide bat egina dutenak gero eta arrakastatsuagoak izaten ari dira, batez ere ikusleen onarpenari esker.
Eta halaxe abiatu ginen Oportora. Um Porto de Contos jaialdiaren lehenego edizioa maiatzaren azken asteburuan ospatu zen. Jaialdi hasi berria, Portugalen kontalaritza mugimendua hazten ari denaren seinale. Clara Haddad ko
ntalariaren egitasmoak Portugaleko ipar aldeko kontalaritzaren suspertzera deitutako ekimena da. Laguntza eskasekin, baina ilusioz beteta, Clarak lan talde indartsua lortu du biltzea egitasmoaren inguruan. Duela hiru urte Tertúlia Castelense, kafe-antzokian eta Salta Folinhas liburudendarekin hasitako elkarlanaren beste urratsa da jaialdia. Bi leku horietan ipuin kontaketa programazioa eta ikastaroak finkatu dira hiru urte hauetan, ordurarte existitzen ez zen kontalaritzari bultzada emanez.
Bi egunetan garatutako jaialdian handik eta hemendik etorritako kontalariak euren lanak
eskaini zituzten: Paula Carballeira, Galizatik; Waki Cesar Villegas Perutik; Joxemari Carrere, Euskal Herritik; Clara Ha
ddad, Antonio Fontinha, Ana Caridade, Estorias do Chapeau Portugaletik. Ikuskariez gain, agian jaialdiaren ondorio baikor handiena izango zen kontalaritzaren mugimenduari indarra ematea, kontalarien arteko ezagutza bultzatuz, iritzien trukaketak, ikusle eta zaletuekiko harremana indartuz eta zabalduz. Orohar esan dezakegu jailadi honekin kontalaritzaren aurrera begirako bidea zabaltzen lagundu dela, eta Portugalen, Bejako Palavras Andarinhas jaialdiaren batera, ezinbesteko erreferentzia bihurtzeko etorri dela.

Eta garrantzitsuena, primeran pasa genuen. Itzuliko gara, gustu handiz.







iruzkinik ez: