“XX.
.mendeak aromaniarrentzat ekarri zituen (…), batez ere Bulgarian eta Grezian,
opresioa, jazarpena eta heriotza: lekuz aldatu zituzten eta ofizialki izen
berriak ezarri zizkieten, debekatu zieten publikoki euren hizkuntzan mintzatzea,
ezta beren existentziaz ere, euren herri asko sarraskituak izan ziren eta ehunka
irakasle, apaiz eta intelektual atxilotuak izan ziren, zigor zelaietan sartuz
edo uharte urrutietara eramanaz”. Karl- Markus Gaussek kontatzen digu
“Europeos en extinción” liburuan (Poliedro,
Julia Lionetti SL edit, Bartzelona 2002). Aromaniarrak, batez ere,
Mazedonian bizi dira. Gaur egun, Mazedonian bakarrik onartzen diete nazio
izaera. Europako nazio txiki asko bezala, euren kezkarik handiena
existentziaren aldarrikapena da.
Hamaika alditan erantzun behar izaten
dugu hizkuntza txiki eta gutxietsitakoak garen hiztunok, existitu nahi izate
horren gainean. Zertarako aitzinean iltzatutako hizkuntza txikia erabili,
egungo jendarte modernoan benetan “praktikoak” diren hizkuntzen ordez?
Zergatik
beraz, ipuinak euskaraz kontatu? Aipatutako existitzearen beharraz baino,
kontaketaz arrazoi pare bat emango dut. Mendetan baztertua izan den hizkuntza
bere komunikazio baliabideak garatzea litzateke garrantzitsuenetako bat. Euskaraz
kontatzeak hizkuntzaren gaineko gogoeta ekarriko du. Bizi dugu jendartean
ahozko baliabide komunikatiboetara euskara egokitzeko, ipuin kontaketa tresna
liluragarria izateaz gain, eraginkorra ere izan daiteke. Euskaraz kontatzeak
geure hizkuntza etorkizunerako bidea egiten lagun dezake.
Bigarren
arrazoia ere badago. Gogoa ematen didalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina