2010(e)ko abuztuaren 13(a), ostirala

Kontu Kantoi Altxerrin


Urte beteko atzerapenarekin, baina, azkenean, Kontu Kantoi taldeko Beak bere gustuko ipuin "indigenistak" aurkeztu ahal izan zituen, iaz, osasun arazoak zirela ezin izan baitzuen. Donostiako Altxerri tabernan eskaini zizkigun Afrikako, Ameriketako eta berak asmatutako ipuinak. Ohikoa duen ironiarekin munduaren eta pertsona humanoen arteko harremanen antolamenduaren gaineko istorioek gogoetarako bidea eskaintzen zuten (bestela zertarako kontatu ipuinak?). Hasi baino lehen iruditzen zuenaren kontra, lokala bete egin zen eta bertatutakoek une goxoa pasa genuen. Beak zuzeneko komunikazioa lortu zuen ikusleekin, kontaketa elkarrizketa bihurtuz (hitzen gainetik bestelako komunikazioak egon baitaude, guztiok dakigun bezala)
Ez da ohikoa Donostian helduentzako ipuin saioak antolatzea (Donostian ere ez). Baina emanaldi honetan frogatu zen badaudela ipuin kontaketak gogoko dituzten ikusleak. Eta askotan uste denaren kontra, ikusle euskaldunak. Gertatzen dena zera da, ez badira halako saioak antolatzen nola jakin interesa dagoen?
Haurrekin gehiegi identifikatzen den jardun artistiko honek ezinbestekoa du helduentzat saioak antolatzea; besterik ez bada, ipuinak gustukoak duen publiko horri aukera emateko. Kontu Kantoiren saioak erakutsi zuen Donostian (Donostian ere) badagoela helduentzako ipuin kontaketa saioak euskaraz antolatzeko bidea. Seguraski bertaratutako gehienak gustura agertuko lirateke antzeko beste saiora. Ez dezaten beste urte bete itxoin, Udaleko Berdintasun Sailak kulturen arteko harremanak urteroko jardunaldi hauek berriro antolatu arte.

iruzkinik ez: