
Portulanoak Erdi Aroan eta Errenazimenduan erabiltzen ziren itsas mapak ziren. Itsasoen eta portuen kokalekua erakusten zituzten eta portuen hainbat informazio preziatuak. Itsas nabigatzaileentzat ezinbesteko informazioa azaltzen zuten, itsasoa galbidea izan ez zedin. Pergaminoz egin ohi ziren hezetasuna eta urak ondatu ez zitzan. Portulanoek lehorraren existentzia ematen zieten nabigatzaileei.
Kontaketaren itsas zabaleko nabigazioan abiatzen denak beharko ditu bere portulanoak. Lurralde harrigarrien bilaketan, non portu liluragarriak aurkitzen diren, ezinbestekoa du haren gaineko informazioa. Jakin beharko du non dagoen Preste Joanen erresuma fantastikoa; Maida uharte bidaiaria, Ipar Atlantikoan alde batetik bestera dabilena; Zesarren Hiri ezkutua, Patagonia urrunean. Jakin beharko du non aurkitzen diren itsas munstroen bizileku aldakorrak; balea uhartea ezagutzen. Kontalariak bere portulanoak beharko ditu kontaketan abiatzerakoan, fantastikaren ozeanoan naufrago izan ez dadin. Entzuleak bidaiaz goza dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina