Amaitu berri da Bilbon egiten den Istorio Biziak ipuin kontaketa jaialdia.
Aurten hirugarren ediziora heldu da heldu eta haurrentzat ikuskariak aurkezten.
Horrez gain, ahozkotasunaren agerraldi ezberdinak uztartuz, kontalariak eta
bertsolariak elkarrekin aritu dira. Bilbokoa amaitzearekin batera Tolosan eta
Ordizian bederatzigarren urtez Ahoz Aho
ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiak ematen dio hasiera. Jaialdi honen
egitarauaren barruan lau urtetik hona Euskal Herrian egiten den Ipuinen Ahozko Narrazio
Lehiaketa bakarra txertatzen da. Bi jaialdietan Euskal Herriko kontalaririk
puntakoenak gonbidatuak izaten dira, baina baita ere penintsulan dauden
kontalari ezagunenetakoak. Horiekin batera kontagintzaren bidean urratsak
ematen ari diren kontalari hasi berriak ezagutu daitezke. Jaialdi
interesgarriak beraz ipuinkontaketaren nondik norakoak ezagutu nahi badugu.
Zergatik ordea hain harrera eskasa dute hedabideetan, bertako kroniketatik
haratago? Zergatik kontagintzak ez du dagokion lekua aurkitzen kultur
berrietan?
Beharbada izango da kontagintzaz
dagoen irudia haurrentzat denbora pasa polita bezala hartzen delarik. Eta
halakorik, denbora pasa besterik ez dena, ez du berri erakargarrirako ematen.
Zer ikusirik izango du ere kontagintzaz dagoen ezjakintasunak, hortaz ezin
hartu bere kultur zein sormen dimentsio osoan. Horregatik, agian,
elkarrizketetan, oraindik, jarraitzen digute galdetzen: “Ipuinak ez dira
haurrentzat bakarrik, ezta?”GARA egunkarian argitaratua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina