“Angola tem feitiço”, dio Dulcek. Ahots
eztiz dio, oroimenarenarekin hizketan. Begirada bizia eta irribarre motela du.
Begiradan Angola ageri zaio. Portugaleko kolonia zen garaian abiatu zen gazterik,.
senarra eta haur txikiarekin. Oraindik, 87 urterekin afrika itsatsita darama
hitzetan, gogoan, begiradan. Dulce entzunez lurralde liluragarria bihurtzen da
Angola, urrutiko lurralde sorgindua, non dena da posible. Orduan Angola zure
ametsetako herrialdea bihurtzen da.
“Gure osaba zaharrak ipuinak hasten
zituen beti: “Behin batean Txekoslovaquian…”, kontatzen du Carlesek. Bere osaba
ez zen inoiz egon herrialde hartan, urritiko lurraldea hartan, imajinazioan
baino existitzen ez zen agian. Eta han dena gerta zitekeen; han, non bizikletak
erruberak koadratuak zituzten.
“Panamara joan behar dugu, hartza;
Panaman denak platano usaina dauka”. Tigre txikiak Hartza txikia konbentzitzen
du beren ametsetako lurraldea ezagutu dezaten, Jannosch-en “Oi zein ederra den
Panama!” liburu ederrean. Abentura zoragarria biziko dute bi lagunek Panamarako
bidean. Izan ere, zeinen gozoa den platano usaina…
Pertsona bakoitzak gure lurralde
liluragarria bilatuko dugu, non dena da posible. Urrutiko lurraldea, gertukoa
egunerokotasunarena baita; baina han, urrutian, Angolan, Txekoslovakian,
Panaman…, abentura zoragarriak gertatzen dira. Eta norbaitek halako lekuetan
gertatutakoak kontatzen dizkigunean bidaia zoragarria hasten dugu. Kontalariak urrutian
jazotakoak ekarriko dizkio entzuleari; ordea, lehenago han egon behar izan du.
Irudimenaren belaontzian enbarkaturik. Feitiçoak harrapatuta.