Barandiaranen bildumatik ezaguna
nuen Kukubiltxo ipuina. Egun batean ordea, ipuinen gainean hitz egiten ari
ginela, amak txikitan oso maite zuen ipuina kontatu zidan, zein eta,
Kukubiltxorena. Gure amon azkoitiarrak kontatzen omen zien,. Harrituta gelditu
nintzen kantak hamaika entzuna bainizkion, baina ipuinik ez. Barandiaranen
bilduman agertzen den bertsioa Pedro Sodupek jaso zuen Azkoitian 1920 urtean,
hain zuzen gure amonak Errenteriara eraman zuena. Baina urte dezente pasa behar
izan ziren nik amaren ahotik entzutek. Katea, zorionez ez zen erabat apurtu.
Asteburuan, Ama Hizkuntzaren
nazioarteko egunaren harira, Euskal Pen Klubak antolatutako ekitaldien artean,
Garabide elkarteak ekoiztutako Beltzean Mintzo dokumentala ikusi genuen, Ameriketako
jatorrizko hizkuntzen indartze lanetan diharduten hainbat lagunen gogoetekin.
Zioten hizkuntza transmititzea ez dela bakarrik hitzak irakastea, mundu bat
transmititzea baizik, dena loturik dagoela. Kitxua, Aimara eta enparauen hitzak
arras ezagunak zitzaizkidan, euren hizkuntzaren desagertze arriskuak,
transmisio eteteak eta bestelako arazoak neronek ezagutuak baitira. Ipuinak
etxetik jaso dugun gure hizkuntz txikiagotuan kontatzerakoan, ez dira hitzak
bakarrik ekartzen ditugunak, kate luze baten segida baizik. Kukubiltxo gal ez
dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina