“Guciak
gaiac dira [gizonak]; baña asco izcunde eder edo elocuenciaren
erreglaquin landu ta bruñituac bezala;, beste asco erregla gabe beti
moldacaitzac gueratcen dira. (…) Argatic erretoricaren artea naturalezari
laguntceco da; berezco izcundea bacoitzagan moldatceco ta poliquitceco da;
itzac noiz era onetan, noiz bestean, noiz estutu edo guchitu, noiz lasaitu edo
zabaldu, noiz goratu, noiz beratu, noiz luzatu, noiz laburtu erreglac dirade.
Eusquerac berez itzquera añ bici, añ gozo, añ apañdu ta ederrac, nola beste
lengoagec ditu. Baña oriec ondo daquizquiena nor da?”. Agustin Kardaberazek
1761ean argitaratu zuen Eusqueraren berri
onac. Beste gogoeta eta ikasbide artean, erretorika klasikoari jarraituz,
ohartarazten digu hizkera naturala ez dela nahikoa hizkuntza dotorea
erabiltzeko, hizkuntza edertuko duen jakintza behar dela landu.
Kontalaria jende aurrean ekiten dio
bere jardunari, gorputza bezala hitza erabiliz. Hizkuntza du komunikatzeko
tresna, istorioak edertzeko baliabidea. Hizkera traketsa erabilita ipuina
trakestu egingo du. Kontalaria jende aurrean jartzerakoan hizkuntza eredu bat
eskaintzen du eta hori ardura handia da, batez ere haurren aurrean delarik.
Kontatzen dituen ipuinak maite baditu, soineko dotorearekin jantzi beharko ditu.
“Au gauza ciertoa”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina