Norbait ari zaie ipuinak kontatzen.
Inguruan haurrak eserita begiratzen dute kontuetan murgildurik. Atzerago heldu
batzuek ere adi. Tarteka haurraren batek galdera bat egiten dio edo komentario
bat egiten du. Gertaera harrigarriak, abentura liluragarriak, pasarte
sineskaitzak; lurralde urruti eta ezezagunetan gertatzen diren pasarteak;
pertsonaia harrigarriak, munstro beldurgarriak. Zer ez duen kontatuko
trenbidearen bazterrean eserita dagoen kontalariak. Trenbidea zelai amaigabean
galtzen da. Jende andana burdin estuetan eserita. Zeren zain? Trena noiz helduko agian?
Geltokirik ez dagoen leku apartatu honetan geldialditxo bat egingo ote duen
zain, itxaropena piztuta. Bitartean istorioak entzuten eta imajinatzen dituzte.
Ustezko tren horrek ipuinetako lurralde liluragarrietara eramango ote dituen
galdetzen du neskatxak. Kontalariak segundu batez pentsatzen du erantzuna, eta
istorio txiki bat kontatzen du, non leku desiragarriak norberak eraikitzen
dituen, baina batez ipuinak entzuleen barnean itxaropena puzten duen, non trena
ez da heltzen baizik elkarrekin egiten.
Neskatxak burni bide amaigaberantz
begiratzen du, ondoan dagoenaren eskua hartzen du, eta imajinatzen du han,
urrutian, geltoki bat dagoela beso zabalez eraikirik, bere ametsen besarkatzeko
zain.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina