Ulauk, ekialdeko tartaroen Jaun
Handiak, 1255. urtean Baudac hiria hartu zuen bertako Kalifa menperatuz. Agintari
zekena zen Kalifa, bere jauregiko dorrean zituen urre, zilar eta hamaika altxor
ez xahutzeagatik gerlariak ordainduz, hiria galdu zuen. Ulauk, halako zekenkeriarekin
haserre, dorrean itxiarazten du, hainbeste maite zituen aberastasunak baino ez
dituela izango janari eta edari. Handik lau egunetara gosez hil zen. Halaxe
kontatzen da Marco Poloren “Gauza liluragarrien liburua”-n.
Midas Frigiako erregea izan zen k.a.
VI-VII mende artean. Dionisok, Sileniori emandako harreragatik, ukitzen zuen
guztia urre bihurtzeko ahalmena eman omen zion. Arazoa etorri zen ukitu orduko janaria
bera urre bihurtzen zenean. Ahalmen hori kentzea eskatu zion jainkoari. Pactolo
ibaian sartuta lortu zuen.
Aspaldiko kontuak dira hauek.
Errealitatea eta irudimena nahasten direnak. Bi istorioak antza handia dutela
nabari da. Agian , egiazkoa bezala Marco Polori kontatu zioten pasartea, ez ote
zen Midasen istorioan oinarrituko? Izan ere, Midas Baudac gertuko lurraldetan
izan baitzen errege, mende askoz geroago Marco Polok korrituko zituenak.
Kontalariak
gauza liluragarrien liburua dauka bere hitzetan. Errealitatea eta irudimena
nahasiko ditu, entzuleari bidaia zoragarrietara gonbidatuz. Mundua konta
dezagun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina